1 Korrika Kulturala 2015

KORRIKA KULTURALA 2015. Argazkiak.

Eguraldiak lagundu ez zuen arren, 2015 Korrika Kulturalaren barruan antolatutako ekintzek arrakasta polita izan zuten. Hauetara bildu ginenok euskara eta euskal kulturaren aitzakian ederki gozatzeko aukera izan genuen.

Hona hemen zenbait argazki:

1. Korrika Txikia

krrk

 

Goizean Aiete Herri Eskolakoek eta arratsaldean Axular Lizeoko ikasleek euren kolore eta euskararen aldeko jarreraz jantzi zuten auzoa.

 

2. Aieteko Bisita Gidatua

AIETEKO BERTSOLARIAK: Bisita gidatua

20 bat lagun elkartu ginen haize hotza eta euriari aurre eginez, hamarkada batzuk atzera egin eta garai bateko Aiete bailaran bizi izan ziren bertsolarien zenbait pasadizo entzun eta haien bertsoak kantatzeko.

Liburuetatik aterata, Sebastian Salaberria edo Manuel Matxain ezagutu zituztenek kontatutako pasadizoekin ederki gozatu genuen bertso eta bertso artean.

3. Bertso bazkari musikatua

Bertso bazkaria60 lagun elkartu ginen Topalekuko babesaren epelean bazkaldu eta bertso saio bat entzuteko.

Giro ederrean eta bertsoaldi bikainez lagunduta arratsalde pasa polita egin genuen.

 

4. Korrika

KorrikaOtxanda plazan hamarretakoa egin ondoren, umore ederrean jeitsi ginen ume, gazte eta ez hain gazteak Antiguako tunelera Korrikako lekukoa hartzera.

Bejondeigula!

 

 


 

 

Korrikarekin eta AEK-k euskararen normalkuntzaren alde egiten duen lanarekin bat eginez, martxoaren 21 eta 22ko astebururako zenbait ekintza antolatu ditugu Korrika Kulturalaren barruan.

Hona hemen egitaraua:

Martxoak 18, asteazkena

Korrika Txikia

Goizez Aiete Herri Eskolakoak eta arratsaldez Axular ikastolako ikasleak korrika aterako dira, euren Korrika Txikia eginez auzoko kaleetan zehar.

Martxoak 21, larunbata

11:30etan. Aieteko bertsolaritzari buruzko BISITA GIDATUA.

Pagolako Super BM gaineko plazatik hasita, historian zehar Aieten izan diren bertsolariak eta haien bertsoak ezagutzeko aukera izango dugu. Segundo Kalonje, Sebastian Salaberria, Manuel Matxain eta beste gehiagoren bertsoak ezagutuz, Aiete garai batean zen auzora hurbilduko gara, gaurko etxe sailak utzi eta Aiete baserri auzo eta esukaldun zen garai haietara.

14:30etan. Bertso Bazkari Musikatua

Topalekuan, musikaz lagundutako bertso saioaz, eta auzotarren arteko giro eder eta euskaldunaz gozatzeko aukera izango dugu.

Txartelak Borroto, Cuélebre eta Topalekuko tabernan daude salgai (15€)

Martxoak 22, igandea

10etan. Hamarretakoa Korrikara jeisteko indarrak hartzeko

Otxanda plazan (Cuélebre tabernan) hamarretako ederra prestatu dugu, denak elkartu eta Korrikara elkarrekin jeisteko. Gonbidatuta zaude!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s