Aieten ere euskaraz bizi nahi dugu!

2014. urteko Euskararen Egunaren harira Aieteko euskaldun eta euskalzale talde bat elkartu eta auzoan euskararen erabilera sustatzeko beharraz ohartu ginen.

Euskararen Egunaren arrakastak eta egun haien aitzakian elkartu ginen euskaldun andanak animatuta euskararen alde lan egiten jarraitzeko erabakia hartu genuen.

Prententsio handiegirik gabe, pixkanaka pixkanaka auzoko euskaldunak elkartzeko espazioak sortu, eta elkar ezagutuz Aieten euskara ageriko egin nahi dugu.

Aieten ere euskaraz bizi nahi baitugu.